Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Genar Andrinua:"Futbola asko aldatu da"

Bilbo, 2017-04-18

Genar Andrinua Athetic taldeko jokalari ohiagaz solasaldian izan gara Bizkaia Irratian eta besteak beste bere garaitik hona futbola asko aldatu dala, futbolaria izan zan garaiko oroitzapen onakaz bakarrik geratzen dala txarrak ahaztute esan deusku.

Zaldi haragia osasungarria giza kontsumorako

Bilbo, 2017-04-18

 EHUko ikerlan batek penintsularen iparraldeko zaldi haragiaren gantz azidoen konposizinoa aztertu dau. Lehen emaitzen arabera, produktuok omega-3 motako gantz azidoen iturri izan leitekez.

Bildumazaleentzako hitzordua

Mungia, 2017-04-17

 Bildumazaleen azokea egingo dabe apirilaren 22an eta 23an Mungian Bitxikiak alkarteak eratuta. Hainbat bildumazale batuko dira hamabosgarren edizinoan. 

La Otra Mirada eta Helmugak alkarregaz laguntzen

Bizkaia, 2017-04-17

 La Otra Mirada eta Helmugak alkarregaz dabilz, La Otra Miradak Mongolian daukan proeiktu baterako dirua batzeko ahaleginean. Aniztasun Funtzionala daben umeen zentro baterako dirua batzeko ekimenak egiten dabilz. 

Hamarkadea euskal zientzia bultzatzen

Bizkaia, 2017-04-17

 Ikerbasque-ek 10 urte bete ditu. Batez be hemen eta munduan dagozan ikerlariak erakarten ditue, euren ikerketak berton egin dagiezan. 

Igerialdi solidarioak

Getxo, 2017-04-16

 Holakoxeak egingo ditue Getxon, apirilaren 30ean, Ur Basque People ekimenean. Fadurako igerilekuan egingo dabe Medicus Mundik Guatemalako El  Reposon daukazan proiektui eta Sortarazi alkarteari laguntzeko. Edonork parte hartzeko moduko ur jaial...Gehiago irakurri

Txilardiak berreskuratzen

Bizkaia, 2017-04-15

 Plan pilotoa ipini dabe martxan Uribe Kostan, Azkorri hondartza inguruetan, Sopelan...baina baita beste hainbat lekutan be hemendik kanpo. 

Nordic Walking gunea

Bermeo, 2017-04-14

 Makila bigaz egiten dira ibilaldiak Nordic Walking ariketan, eta osasungarria da. Eskian dauka jatorria honek. Bermeo Nordic Walking gunea da orain. 

Gazteentzako pazkoak Elizbarrutian

Bilbo, 2017-04-13

 Ekimen ezbardinak eratu ditue Aste Santurako gazteentzat, adinka sailkatuta. Lau aukera egongo dira: 14-15 urtekoek egunotaz ikasi eta alkar ezagutuko dabe, pazko ibiltaria egongo da eta zerbitzura bideratutako multzo be be badagoz. 

Asier Valdivia: "Belgradora ailegetan diran errefuxiadu gehienek laguntza handia behar dabe"

Belgrado (Serbia), 2017-04-12

Ondo Etorri Errefuxiaduak plataformak eta HELP-NA Nafarroako suhiltzaileen taldeak Belgradoko errefuxiaduen egoerea salatu dabe. Greziatik errefuxiadu asko Serbiara mogidu dira eta gehienak Belgradoko tren geltokiaren ondoko kanpaleku baten oso baldi...Gehiago irakurri
Hasiera  << 607 608 609 610 611 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia