Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Orokorra

Asier Valdivia: "Belgradora ailegetan diran errefuxiadu gehienek laguntza handia behar dabe"

Belgrado (Serbia), 2017-04-12

Ondo Etorri Errefuxiaduak plataformak eta HELP-NA Nafarroako suhiltzaileen taldeak Belgradoko errefuxiaduen egoerea salatu dabe. Greziatik errefuxiadu asko Serbiara mogidu dira eta gehienak Belgradoko tren geltokiaren ondoko kanpaleku baten oso baldintza eskasetan dagoz. Serbiako gobernuak errefuxiadu honeei begirako laguntza politikarik ez dau aktibau eta Idomenin pasau zan moduan Belgradokoan desalojo arriskua dago. Serbiako uriburura ailegautako errefuxiadu gehienak afganiar eta pakistandar gizonezkoak dira. Belgradon dagoan Bizkaiko Ondo Etorri Errefuxiaduak plataformako Asier Valdiviak GKE-ek egiten daben lanaren barri emon deusku. HELP-NA alkarteko Nafarroako suhiltzaileak be Belgradon dagoz errefuxiaduei laguntzen. Irati, Elizondoko suhiltzailea da. Azkenaldion 220 errefuxiaduk Serbiatik Kroaziarako mugea zeharkatu dabe eta Kroaziako basoetan dagoz. Nafarroako suhiltzaileek azken honeei laguntza materiala eroan deutsie. Jokinek, HELP-NA alkarteko beste suhiltzaile batek esan deusku ez dakiela Belgradon noiz arte egongo diran.

Asier, Irati ta Jokin (Belgrado)

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia