Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Juan Vallejo

Juan Vallejo: 'Dana emoten deust mendiak'

Bilbo, 2017-08-30

WOPeak proiektuari amaierea emon barri dago Juan Vallejo mendizalea. Mendiak emoten deutsonaz eta tontorra zapaltzearen sentsazinoaz galdetu deutsagu. Emon, dana emoten deutso mendiak. Horixe da Lau Haizetara saioan kontau deuskuna. 

Arantza Bengoetxea: "Kontxarako, Lea Artibai trainerukoak ilusinoz topera gabilz"

Lea - Artibai, 2017-08-29

Lea Artibai traineruko arraunlariak ilusinoz beterik dagoz Kontxako estropadarako. Proba honetarako sailkapena lortzen daben lehenengo aldia da hau eta daukiezan sentsazinoez berba egin dogu traineru honetako arraunlaria dan Arantza Bengoetxeagaz.

Gurutze Gorria: "Errefuxiaduak geurera zalantzaz eta galderaz beteta heltzen dira"

EAE, 2017-08-29

Gurutze Gorriak EAEra programa pilotu baten bitartez heldu diran 30 errefuxiadu baino gehiagori arretea eskeintzen deutse. Azken hilabetetan Siriatik, Nigeriatik, Iraketik, Libiatik, Marokotik edo Venezuelatik heldu dira errefuxiaduak geurera. Gurutze Gor...Gehiago irakurri
Tessa Andonegi

Tessa Andonegi: 'Aktoreak jainkoak modukoak gara'

Bilbo, 2017-08-29

Tessa Andonegi aktoreagaz hasi dogu gaurko Lau Haizetara saioa. 'Jainko Basatia' antzezlanagaz Euskal Herrian batera eta bestera dabil Andonegi eta gidoi bat idazten be buru belarri dabilela esan deusku.  Aktoreek pertsonajeen hariak mugitzen dabezal...Gehiago irakurri

J. M. Zulaika: "Bilboko udalak Falangeren kontrako salaketea jarri behar dau"

Bilbo, 2017-08-28

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak Bilboko udalari Falangeren kontrako kereilea jarteko eskatu deutso. Orain dala egun batzuk Artxandako monumentuan agertutako pintadak eta mehatxuak Falange Vasco Navarra alkarteak egindakoak ei dira. Ultra...Gehiago irakurri
Mikel Lertxundi

Mikel Lertxundi: 'Niretzat eskultura barik bizitzak ez dauka zentzurik'

Bilbo, 2017-08-28

Berriatuako eskultoreagaz berba egiteko tartea hartu dogu gaurko saioan. Berak azaldu deuskunez, 11 urte eukazanean artista izateko ametsetan ebilen. Arte plastikoei eskeinitako urteak asko dira, bizitza osoa ia, eta beraz, gaur egun eskultura eta arte ba...Gehiago irakurri

Anje Duhalde: "Errobin gure fantasiak eguneratzen aritu ginen"

Arrangoitze (Lapurdi), 2017-08-24

Bilboko Aste Nagusian ibili barri dan Anje Duhalde abeslari lapurtarragaz berbaz aritu gara "Lau Haizetara" irratsaioan. 70garren hamarkadarainoko atzerabegirakoa egin dogu beragaz. Errobi edo Akelarre taldeakaz eukitako bizipenez, X. Amurizagaz...Gehiago irakurri

Osakidetzako osasun karpeta digitala gero ta erabiltzaile gehiagoren esku

EAE, 2017-08-24

Osakidetzak pazientearen osasun historia pazienteak berak erabilgarri euki dagian Osasun Karpeta Digitala sortu eban orain dala bi urte. Gero ta erabiltzaile gehiago daukaz eta familia medikua dan Dabi Santanok karpeta honek emoten dauzan abantaila guztia...Gehiago irakurri

Alex G. Txabarri: "Priscilla eta Marijaiaren arteko nahasketea bonba handi bat da"

Bilbo, 2017-08-24

Alex G. Txabarri dantzari zarauztarra beste 40 kidegaz egunero dabil Bilboko Arriaga Antzokian "Priscilla, Reina del Desierto" musikala antzezten. Itzelezko arrakastea lortzen dabilzala esan deusku. Irailaren 16a arte Bilbon ikusgai dagoan ikusk...Gehiago irakurri
Martin Aranburu

Martin Aranburu "Erreferendumak izango dauan arazo praktikoa segurtasunarena izango da"

Bilbo, 2017-08-23

 Martin Aranburu politoloagaz izan gara gaurko kontualdian Kataluniako independentziarako erreferendumaz berbetan. Bartzelona eta Cambrilseko atentaduek ze eragin izan leikien, hurrengo hilabetean zeintzuk izango diran emoteko pausuak eta gainditu be...Gehiago irakurri
Hasiera  << 579 580 581 582 583 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia