EAE, 2017-08-29
Gurutze Gorriak EAEra programa pilotu baten bitartez heldu diran 30 errefuxiadu baino gehiagori arretea eskeintzen deutse. Azken hilabetetan Siriatik, Nigeriatik, Iraketik, Libiatik, Marokotik edo Venezuelatik heldu dira errefuxiaduak geurera. Gurutze Gorritik esan deuskue gehienak gazteak dirala eta galderez zein zalantzaz beteta etorten dirala. Atzean izten dabenaz berba egin deusku Bizkaiko Gurutze Gorriko teknikaria dan Paula Tabaresek. Gurutze Gorriaren eretxian EAEak hartzen dauzen errefuxiaduak baino gehiago hartzeko behar beste baliabide daukaz. Une honetan alkarte honen arretea jasoten daben errefuxiaduei emoten jaken laguntzea zein dan azaldu deusku Paula Tabaresek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa