Bilbo, 2017-08-23
Martin Aranburu politoloagaz izan gara gaurko kontualdian Kataluniako independentziarako erreferendumaz berbetan. Bartzelona eta Cambrilseko atentaduek ze eragin izan leikien, hurrengo hilabetean zeintzuk izango diran emoteko pausuak eta gainditu beharreko trabak, ... komunikabideetan ordu asko izango dituen gaia hobeto ulertzeko gakoak argitzen saiatu gara beragaz.
Kataluniako gobernuan presidente ohiaren bulegoan analista modura egiten dau lan eta berak argi dauka erreferenduma konbokatu konbokatuko dala, atzera ezinezko erabagia dalako. Baina erreferenduma behin konbokauta, arazo praktikoa segurtasunean ikusten dau; zehatzago, zein lokal erabili eta nork zainduko dituen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa