Bizkaia, 2021-06-05
Nekazaritzako ustiategietan ordezkapen zerbitzuak ezartzeko laguntzen programeak bost urte daroaz martxan Bizkaian. Baserritarrei laguntzeko programea da. Oporraldietan, gaixoaldietan, istripuen kasuan edo amatasun edo aitatasunean ordezkapen zerbitzuak ezartzeko emoten dabez laguntza honeek. Arantza Atutxa Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza zuzendaria eduki dogu asteon "Goizeko Izarretan".
Laguntzak edozein ustiategitarako balio dau. Ekoizle profesionala izanez gero, laguntzea eskatu daiteke. Orain arte programa honek erantzun ona izan dau. Iaz 98 eskari egon ziran. 78 gizonezko eta 20 emakumezkoenak. Gehienek ordezkapena oporrak hartzeko eskatu eben, 83k hain zuzen. Amatasun eta aitatasun kasuak 15 izan ziran.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa