Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Atxondon Lehen Hezkuntzako Ikastetxe barria daukie

Atxondo, 2012-09-12

Ikasturte barria ez eze Atxondoko 70 ikaslek eskola barria be inagurau dabe aste honetan . Lau eraikuntzatan sakabanatuta egon dira eta eskola handi eta polit baten ikasteko aukerea daukie orain. Urte asko eroan dabez Ikastetxe barria eskatzen Atxondon. ...Gehiago irakurri

Zaratamoko eskolea barriztatzeko lanak dirala eta umeek egoera arriskutsua bizi dabe

Zaratamo, 2012-09-11

Eraikina barriztatzeko lanakaz bagilean hasi behar eben baina abuztuaren amaieran hasi dira . Ondorioz ingurua andamioekaz dago eta gurasoek egoerea umeentzako arriskutsua dala dinoe. Lanakaz jarraitu behar dabenez segurtasun neurri gehiago eskatzen dabe ...Gehiago irakurri
Ikasle itsuak

Ikasle itsuak

EAE, 2012-09-11

Aurtengo ikasturtean, 171 ikasle egongo dira EAEko zentroetan, ikusteko urritasunagaz. Erabat itsuak dira batzuk, ia itsuak besteak, baina danentzat materiala egokitzen dau ONCE erakundeak. Holan, baldintza normaletan ikasi leikee ikusteko urritasuna d...Gehiago irakurri

Euskadi-Kuba alkarteak erakusketea ipini dau Ermuan

Ermua, 2012-09-11

EHNE sindikatuagaz alkarlanean antolatutako argazki erakusketea da eta emakume baserritarrak ditu ardatz. Kuban eta Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren ganean gogoetea egiten dabe argazkien eta panelen bidez. Euskadi-Kuba alkarteko Amaia Ruesgasek,...Gehiago irakurri

Lemoako Eguzkiza Meabe eskolan datorren urtetik aurrera DBH egin ahal izango da

Lemoa, 2012-09-10

Orain arte 12 urterarte ikasketak egin ahal izan dabez Lemoako neska mutikoak Eguzkiza Meabe eskola publikoan , hau da Lehen Hezkuntzako ikasketak . Honek amaitu eta gero Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera Igorreko Ikastetxera joaten izan dira auto...Gehiago irakurri

Frantziako lehengo tourren gorabeherak

Euskal Herria / Frantzia, 2012-09-10

Ander Izagirre kazetariak batu ditu "Plomo en los bolsillos" liburuan. Txirrindularitza munduko onenak, inoiz tourra irabazi ez dabenak eta arrazoi desbardinak tarteko tourrean euren izena iztea lortu dabenak dira liburuko protagonistak. Ander I...Gehiago irakurri
Alicia Aleman-Alboan alkartea

Alboan-pobrezia

Bilbo, 2012-09-10

Alboan GKEen koordinakundeak salaketea plazaratu dau: gaur eguneko sistema ekonomikoagaz, pobrezia eta bazterketea zabaltzen doaz munduan. Holan, neurri barriak eskatu ditue, pertsonea eta ingurumena erdigunean izango dituan eredua. Alboan-eko Alicia A...Gehiago irakurri

“Inoiz be gehiago-Nunca Más” izeneko erakusketea eratu dabe Sabino Arana Fundazinoak eta Derioko Udalak

Derio, 2012-09-10

1936 eta 39 urte arteko guda zibileko argazkiak batzen dauz Sabino Arana Fundazinoak eta Derioko Udalak eratu daben erakusketa honek eta arazoaren 29rarte Deriko KULTUR BIRIKAn ikusgai egongo da. Argazkiak ezeze ostantzeko gauza oso garrantzitsuak be iku...Gehiago irakurri

Euskal oiloa nagusi Mendatan

Mendata, 2012-09-09

Euskal Oiloaren bost motatako hegaztiak erakutsi eta saldu ditue: oilo zilarrak, lepasoilak, marradunak, baltzak eta gorriak. Euskal oiloaren inguruan eratzen dabe urtero azokea Mendatan, nahiz eta baserriko ohiko produktuak eta makineria be egon diran.Gehiago irakurri

Tarragonan zehar bisitan

, 2012-09-08

Gernikar gidari bategaz ezagutu dogu Tarragona, ondo ezagutu be. Itxaso Euba orain dala 13 urte joan zan Tarragonara eta bertan geratu zan. Gaur egun turismo gidari moduan dabil beharrean eta Tarragonaren alde guztiak erakutsi deuskuz: kulturea, hondartza...Gehiago irakurri
Hasiera  << 985 986 987 988 989 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia