Ermua, 2012-09-11
EHNE sindikatuagaz alkarlanean antolatutako argazki erakusketea da eta emakume baserritarrak ditu ardatz. Kuban eta Euskal Herrian elikadura subiranotasunaren ganean gogoetea egiten dabe argazkien eta panelen bidez. Euskadi-Kuba alkarteko Amaia Ruesgasek, zelako erakusketea dan azaldu dau Bizkaia Irratian. Euskadi-Kuba alkartearen argazki erakusketea hilaren 16ra arte egongo da, Ermuko Lobiano kultur gunean.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa