Zemendirako ekitaldi ugari antolatu dabe gehiegizko kontsumoari aurreko egiteko. Astegoien honetan truke azokea eta azoka ekologiko-jasangarria egingo ditue. Zapatuan bata eta domekan bestea.
Beste urte batez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsidade Zentroa-Madariaga Dorretxeak bilketa solidarioa egingo dau azaroaren 17tik aurrera, erabilitako jostailu eta erropak eta galtzen ez diren elikagaiak batzeko.
Batzen diren jostailu eta ...Gehiago irakurri
Euskeraz bizitzea gure eskubide bat dalako manifestazinoa egingo dau Kontseiluak abenduaren batean Donostian.
"Euskeraz bizi nahi dugu" da manifestazinorako aukeratu daben leloa. Euskeraz bizi ahal izateko garrantzitsuena herri gogoa dala esan d...Gehiago irakurri
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberoko bertsolari txapelketa, Xilaba izenekoa, Amets Arzallusek irabazi dau, hirugarrenez. Zapatuan jokatu zan finala Baionako Lauga aretoan eta, buruz-burukoan, Odei Barrosori gailendu jakon Arzallus. Euren atzetik, hurran...Gehiago irakurri
Mitologiako pertsonajeetan oinarrituta egiten daben egun osoko jaia da. Urte batzuk daroez antolatzen dagoeneko eta arrakasta handia eukiten dau. Egitarau bete-betea gaur be.
Eusko Jaurlaritzak emon deutso saria Bizkaiko erakunde horri, giza eskubideen arloan egiten dauen lanagaitik. Gustura dagozala esan deuskue, euren lana zelakoa dan azaltzeagaz batera.
Berdurazkoak arroz gitxigaz egindakoak dira odoloste honek. Bizkaia, Gipuzkoa , Araba eta baita Kantabriatik aurkezten dira urtero lehiaketa honetara eta honelako lehiaketei esker geroago eta gehiagok ezagutzen dabe berduraz egindako odolostea edo Bizkaik...Gehiago irakurri
2009an hasi eben konposta etxean egiteko proiektua eta orain 30 laguneri banandu deutsez konposta egiteko ontziak.Apurka apurka jendea ohiturea hartzen doa
.
Bizkaiko Foru Aldundiak boluntarioen sare bat sortuko dau, gobernuz kanpoko erakunde bik lagunduta . Asmoa menpekotasuna daben pertsonen zaintzaileei atsedena emotea da.
Gaur egun Bizkaian 20.000 pertsona inguruk menpekotasuna daukie.
Gehiago irakurri