Surfaren blog bategaz hasi ziran orain hiru urte inguru, eta orain salmentarako orria ba zabaldu dabe: www.singlequiver.com. Bloga www.enelpico.com da. Gehiago irakurri
Ekainaren 16an Zornotzako El Carmelo Ikastetxeak bere 50.urteurrena ospatuko dau eta urte guzti honeetan bertako ikasleak izan diranak batu dira. Jon Rojos frailea eta irakasle Bizkaia Irratiko estudioetan izan da.
Ministro ta ministra barrien jarduna Pedro Sanchezek berak markauko dauela uste dau Izaskun Bilbaok eurolegebiltzarkideak. Euskal kupoari buruz edo beste gai batzuei buruz ministroek iraganean eukitako eretxien gainetik Sanchez presidentearena gailenduko ...Gehiago irakurri
"El euskera de ayer y de hoy: variación y contacto" liburua idatzi dau Orreaga Ibarrak. Bera dino alde handiagoa dagoela orain ehun urteko testuen eta gaur egungo whatsapp mezuen artean. Hizkuntza guztiak adatzen dira urteen poderio...Gehiago irakurri
Iaz bete ebazan 25 urte Gozategik eta 2010etik diskorik atara barik egon ondoren bederatzigarrena dakarre, "G Puntua", hamahiru kantuz osotutakoa. Oraingo honetan be taldearen izaerea ez da aldatu, umorea mantenduz beti be eta jarrera baikorra e...Gehiago irakurri
Amaren alzheimerra zala-eta, goizero beragaz ibilialdia egiten hasi zan Andoni Tolosa"Morau kantagile hernaniarra. Saio bakoitzean argazkia egin eta Egunsentiak alperrentzat izenagaz sarean zabaltzea erabagi eban gero. Izen bera emon deusto ama zaint...Gehiago irakurri
Amets Miguel Rochak Bilboko Nuestra Señora del Carmen Ikastetxean ikasten dau, 9 urte apirilean egin ebazan, eta Bizkaiko buruketen txapelduna bihurtu da. 5 eta 13 urte bitarteko umeentzat egin da txapelketa hau . Ametsek kenketak , batuketak...Gehiago irakurri
Altsasuko gazteen abogaduak hasi dira epaiaren kontrako helegitea prestetan eta ez dabe kasua Estrasburgera heltzea baztertzen.
Asteon espetxeratu dabezan 4 gazteak Soto de Realeko kartzelan dagoz eta asteburuan senitartekoen bisitea jasoko dabe. Am...Gehiago irakurri
Zirkozaurre, Bilboko Zorroza auzoan dagoen zirkuko arteen sorkuntza eta erakusketa espazioa da. Zirko diziplina desbardinak alkarbanatu eta alkarbizitzeko zentrua dala esan daiteke. Honen barruan, Haztegia proiektua dago, sorkuntza proiektua eta honetan h...Gehiago irakurri