Urtero gabon egunez Galdamesen Ogi Eguna ospatzen dabe. Eguaraldia lagun dala asko eta asko izan dira bertara hurreratu diranak. Jon Cabello ogien txapelketako epaimahaikidea da eta ogia ondo egiteko sekretuak kontau deuskuz.
Egun handia da gaur Galdamesen , 38 ogi eta kolore desberdinetakoak egiten dabez . Conchi Agirre ibili da antolatze lanetan.
Bere esanetan ogia egiteko edozein mota urun erabili ahal da.