Baserritarrak arduratuta dagoz basurde lar dagoalako eta kalte handiak eragiten dabilzelako. Aldundiei neurriak hartzeko eskatzen deutsie.
Ez dabe dirurik eskatzen bakarrik neurriren bat hartzea basurdearen populazinoa bajatzeko.
Antxon Lezaun eibartarrak Amañako Pedro arma-dendan egiten dau lan eta ehiza be praktikatzen dau arkuegaz. Gabaz urtetan dau eta zuhaitz gainean egoten da basurdea noiz etorri zain. Urtean 20 bat basurde harrapatzen dau.