ASTELEHENETIK BARIKURA (14:00 - 15:00)
Ramon Basalduak eta Ager Sarduik gidatuta, kirol jardunari errepaso zabala egiten deutsagu eguerdiro. Athletic-ek leku berezia izaten badau ere, peloteak, txirrindularitzeak, herri-kirolak eta arraunak be tarte zabala izaten dabe.
Astelehenetan ordubeteko kirol tertulia egiten dogu Hesperia Bilbao hoteletik. Asteko beste egunetan, zilar eta brontze mailako futbola, pelota eta txirrindularitza afizionadua, eta herri-kirol saio bereziak izaten doguz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa