Garai, 2013-07-15
Kulturan erreferenteak izan ziran Valentin eta Pilar Zubiaurre Uriona-Barrenetxea neba-arrebak, eta lehenengoaren seme Valentin eta Ramon. Valentin musikaria izan zan, Madrilgo errege-kaperako maisua. Pilar Madrilgo Lyceum Club Femeninoren sortzaileetarikoa izan zan, beste emakume batzuekin batera. Valentin eta Ramon Zubiaurre margolariak izan ziran. Euren ganeko erakusketea zabaldu dabe Garain, formatu handiko hamabi argazkigaz. Abuztuaren 31ra arte egongo dira ikusgai.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa