Bilbo, 2021-11-02
Okupazinoa %90ekoa izan dala esan deusku Destino Bilbao alkarteko Joseba Goirigolzarrik. Urriko zubiko okupazinoagaz alderatuta %5 jaitsi da kopurua baina hoteletako arduradunak pozik agertu dira.
Pandemian oraindik hotel batzutako langileak ERTEn egon arren bi, hiru eta lau izarretako hoteletan egoerea hobetu dala azaldu deusku Goirigolzarrik. 2019ko egoerara bueltetako hondino ezkontzetako bazkariak, enpresetako batzarrak edo kongresuek itzuli beharko dabela azaldu dau.
Destino Bilbao alkartea osatzen daben 27 hotelek Loiuko aireportuko jarduereagaz menpekotasun handia dabe. Pandemiaren aurretik martxan egozan hegazkin-linea asko ez dira berrezarri eta Joseba Goirigolzarrik, beren beregi, Istanbuleko zuzeneko-hegaldia botaten dau faltan. Lotura hori barik Asiako turisten merkadua erabat galduta dagoala zehaztu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa