Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Orokorra

Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo, lehenengo bertsolari gazteak Kirikiño ikastolakoak

Bilbo, 2019-01-12

Aurrerantzean, bagilera bitartean, zapaturo "Zortziko txikia" irratsaioa entzungai izango da gure sintonian. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz, 20 bat ikastetxetako gaztetxoek beren beregi irratsaiorako landutako bertsoak entzuteko aukerea izango da. 

"Gu ere bertsotan"  proiektuaren barruan kokatzen da bertsolaritzari buruzko irratsaioa. Bertsozale Alkarteak ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da.

Irratian, urtarriletik bagilera grabatu eta emititzen doguz saioak ikastetxeetara bisitak egin eta gero. Zapatuetan eskaintzen diran irratsaioak, gero, urtebetez, webgune honetako audiotekan sareratzen dira.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia