Bilbo, 2019-01-12
Aurrerantzean, bagilera bitartean, zapaturo "Zortziko txikia" irratsaioa entzungai izango da gure sintonian. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz, 20 bat ikastetxetako gaztetxoek beren beregi irratsaiorako landutako bertsoak entzuteko aukerea izango da.
"Gu ere bertsotan" proiektuaren barruan kokatzen da bertsolaritzari buruzko irratsaioa. Bertsozale Alkarteak ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da.
Irratian, urtarriletik bagilera grabatu eta emititzen doguz saioak ikastetxeetara bisitak egin eta gero. Zapatuetan eskaintzen diran irratsaioak, gero, urtebetez, webgune honetako audiotekan sareratzen dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa