Zornotza, 2018-04-12
Amatasun bajatik bueltan emakume bat kaleratu gura izatea eta lan jazarpena leporatzen deutse. Amatasun bajea amaitu jakonean enpreseak langileari esan eutsan lanpostu horretan denbora gehiagogaz ibiliko zan gizon bat ipiniko ebela. Zuzendaritzatik beharginari enpresan jarraituz gero arazoak eukiko ebazala gaineratu eutsen. Langileak enpresea salatu dau eta epaiketea asteon izan da. Zaloa Ibeas LAB sindikatuko genero arduradunak azaldu deuskunez langileak epaiketan grabazino bat aurkeztu dau froga lez. Gertatutakoa salatzeko Amorebieta-Etxanoko mogimendu feministeak zapatuan alkarretaratzea egingo dau herriko plazan eguerdiko 12:00etan. Zigorretatik haratago praktika honeekaz amaitzeko LAB sindikatutik neurri zorrotzak eskatu dabez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa