Portugalete, 2022-06-09
Batxilergoko urteak presino handiko urteak dira bai ikasleentzat eta baita familientzat be. Hori esan deusku goizean Asti Leku ikastolako irakaslea dan Ziortza Etxeandiak. Etapa baten amaierea be izaten dala gogoratu deusku. Atzo egin ebezan Unibertsidadean sartzeko lehenengo probak. Eta proba horreetara, lehengo selektibidadera, gazteak prestatuta doazala esan deusku Etxeandiak. Eta atzo ondo joan jakela orokorrean.Aurten be ikasleek bi azterketen artean aukeratu ahal izango dabe. Horrek lagundu egiten deutsela esan deusku Etxeandiak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa