Euskadi, 2022-04-07
Euskal zientzialari eta ikerlariek bat egin dabe nazinoarteko matxinada zientifikoagaz, krisi klimatikoaren aurrean erantzukizuna eskatzeko.
Klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldeak txostena plazaratu dau. Bertan nazinoarteko zientzialariek dinoe berotegi gasen isurketek 2025erako jo beharko dabela goia, eta ondorengo bi hamarkadetan nabarmen egin beharko dabela behera. Txosten horretan azaltzen danez, barriztagarrien kostea be asko gitxitu da.
Zientzialari, politikari eta herritarren arteko kogobernantza aldarrikatzen dabe matxinada zientifikoan batutakoek. Antonio Casado da Rocha EHUko ikertzaileagaz berba egin dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Krisi klimatikoaren aurrean erantzukizun eske batu dira nazinoarteko zientzialari eta ikerlariak. EHUn aldaketa klimatikoagaz lotutako irakasgai bat prestatzen dabilz. Aldaketa klimatikoaren gaia formazinoan txertatuta, behar bezela hedatu ahal izango dala uste dau Casado da Rocha.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa