Bilbo, 2016-04-23
Zientzia Azokea Plaza Barrian egingo da eguerdiko 12etatik aurrera. Guztira 12 eta 18 urte arteko 400 bat gaztek parte hartuko dabe 100 taldetan banatuta. Bakoitzak bere ikerketea aurkeztuko dau. Osasunaren, ingurumenaren, teknologian edo energiaren ganeko ikerketak dira.
Arratsaldean 14 talde onenak aukeratuko dabez eta batzuk beste herrialde batzutara joango dira zientzia lehiaketa batzutara. Eta beste batzuk enpresa desbardinetan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa