Bilbo, 2015-05-09
Senpereko lakuak 32. Herri Urrats jaia hartuko dau bihar. Iparraldeko ikastolen aldeko jaia jendetsua izatea aurreikusten dabe antolatzaileek.
Aurten batzen dan dirua Ziburuko Kaskarotenia ikastoleari laguntzeko izango da. Baina Seaskatik azpimarratzen dabenez, Ziburukoari laguntzeagaz batera azpimarratzekoa da aurten beste hiru ikastola barri be zabalduko dabezala. Beraz, indartsu dabilz Iparraldeko ikastolak.
Lakuaren inguruan hainbat gune antolatu dabez eta egun osoko egitaraua prestau dabe. Familia guztiarentzako ekitaldiak aurreikusi dabez eta Iparraldeko kulturea ezagutzera emoteko be balioko dau jaiak.
Bizkaia Irratian Iparraldeko ikastolen egoerea Paxkal Indo Seaskako lehendakariagaz aztertu dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa