Euskal Herria, 2012-06-21
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak Zergatik ez? tailerrak prest daukaz. Izena emoteko epea zabalik dago. Interesik euki ezkero Topagunera bertara jotea da zuzenena.
Euskerearen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioak antolatu ditu Topaguneak. Tailerrotan hizkuntzearen aldeko argudioak eskaintzen dira, eta aurrez aurreko alkarrizketetan hizkuntzeari eusteko teknikak baino hausnarketarako arrazoiak eta gakoak lantzen dira. Tailerra galdera baten bueltan antolatua dago: Zergatik ez kokatu euskerea danon alkargunerako, komunikazinorako hizkuntza moduan? Eta saioen amaieran galdera horri Zergatik ez? Jakina, bai horixe! erantzuteko gai izan daitezan ahaleginduko dira. Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan Topagunera jo dogu informazino bila; Manuel Morenok emon deusku informazino guztia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa