Bilbo, 2018-11-15
Nagore Irunberri ondoan dagoan Usun izeneko herri txikikoa da. Usunen 50 lagun inguru bizi dira. Astean zehar Nagore Bilbon bizi da eta astegoienetan bere herrira doa. Olaia Ultzaman dagoan Arraitz herri txikikoa da, bere ustetan uri handiek herri txikiek baino aukera handiagoak emoten dabez eta jendea ikuspegi zabalagokoa da. Asier Lezokoa da, Lezon 6 mila lagun inguru bizi diran arren Errenteriakoek Lezori la aldea esaten deutsela azaldu deusku. Asierrek metropolietan baino gurago dau Bilbo baino txikiagoak diran herrietan bizi. Gai interesgarri honetaz jardun dogu berbaz "Lau Haizetara" saioko gure gazteen tertulian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa