Bilbo, 2013-11-04
Hainbat alderdi barri agertzen dira ordenantza honetan: paperezko tiketa derrigorrezkoa ez izatea, iruzurrik egon ez daiten zehapenak moldatzea, zama-lanetarako guneetan kontrol handiagoa egotea eta tramiteak sinplifikatzean erabiltzaileen erosotasuna bilatzea. Garraioko profesionalek derrigorrez erabili beharreko diskoa euki behar izango dabe zamalanetako eremuetan 30 minutuko gehieneko denbora-tartea erabiltzen dala bermatzeko, ordenantzak xedatzen dauanaren arabera. Holan, Bilbon salgaien banaketea sustatuko da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa