EAE, 2019-01-23
Jangelen inguruan Jaurlaritzak proposatutakoa kritikau egin dabe sindikatuek eta guraso alkarteek. Ikastetxeetako jantokien kudeaketea aldatzeko erabagia hartu dau Jaurlaritzak eta erabagi horren arabera, guraso alkarteek izango dabe prozesua kudeatzeko ardurea. Erabagia datorren ikasturtetik aurrera gauzatuko litzateke. Jaurlaritzaren erabagia harriduraz hartu dabe "Gure platera, gure aukera" ekimeneko Eneko Viñuelak. Eretxi berekoa da Enkarterri-Meatzaldeko "Elikadura, Gure Ardura" plataformea be, Xabier Agirre kideetako batek esan deuskunez. Eneko Viñuelaren ustez alde guztiek mahai bat osotu beharko leukie negozietako. Jaurlaritzaren oraingo proposamenari ezezko borobila emon deutse eurek. Jantokia eskolaren jarraipena bezela hartu behar da Xabier Agirreren ustez, heziketa espazio bat da eta hori kontuan hartu beharko litzateke.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa