Zeberio, 2022-09-12
Zeberion atzo piztutako sutea kontrolpean dago. Atzo arratsaldez su piztu zan Zeberioko pinudi baten, Arbildu eta Udiondo auzoen artean. Tenperatura altuen eta hego-haizearen ondorioz garrak laster inguruko zonaldean zabaldu ziran. Karlos Idirinek, Zeberioko alkateak 50 hektarea baino gehiago erre dirala esan deusku gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan.
Zorionez ez da zauritutakorik egon eta ez da baserri edo etxebizitzarik erre. Zeberio landa eremuko udalerria da eta baso eta zelai ugari daukaz. Bizkaiko suhiltzaileek sutea kontrolatzeari gogor ekin behar izan deutse, tamainu handiko sua izan dalako, hainbat hektarea erre dirala kalkuletan da. Bizkaiko 24 suhiltzaile eta 12 basozain ibili dira suteari aurre egiten eta horretarako 15 ibilgailu gerturatu ziran atzo Zeberiora.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa