Zeanuri, 2014-04-02
Zeanurin baso bateko arbolatan zintzilik dagozan Zuhaitz Etxeak izeneko proiektu turistikoa martxan dago. On dala egun gitxi Zeanurin zabaldu daben guneak zuhaitzakaz eta euren ekosistemagaz modu nasaian egoteko aukerea emoten dau. Zubizabala auzoan dagoan Sabizar baserria harrera gune bihurtu dabe, hortik aurrera, arbolatan kokatuta dagozan etxeen mundua hasten da. Zuhaitz Etxeak proiektuko arduraduna dogu Julen Agirrezabala. Gaba txabola honeetariko baten igarotearen truke 100 eta 200 euro arteko prezioa ordaindu beharko da, beti be aukeratutako Zuhaitz Etxearen arabera. Dagoeneko Zeanuriko leku barri honetara lehenengo turistak heldu dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa