Orozkon, 2014-10-17
Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:30etara Orozkoko Museoan Gorbeiako baserrietako produktuen azokea, gaztaien, garagardaoaren eta eztien katea eta umeentzako gastronomia tailerrak be egongo dira. Josu San Pedro, Orozkoko alkateagaz, Itxaso Bru Gorbeialdeko Turismo teknikariagaz etaArantza Madariagagaz basquetourreko zuzendariagaz egon gara. Gorbeiako "Euskadi Gastronomika" izeneko kluba aurkeztu dabe. Klub honetan Araba eta Bizkaia aldeko turismo edo elikadura arloko 39 enpresa txikiek parte hartuko dabe. Helburua Gorbeia inguruko produktuen eskaintza gastronomikoa ezagutzera emotea izango da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa