Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Zapatisten altxamenduak 20 urte bete dauz

Txiapas, 2014-01-02

Zapatisten altxamenduak 20 urte bete ditu. 1993an hartu zituan armak Askapen Nazionaleko Armada Zapatisteak. Sortu hamar urte lehenago egin zan, eta zapatisten erresistentzian askoz gehiago eroiezan. Baina orain hogeti urte EZLN-k bere lehenengo ekintzea egin eban. Horren arrazoiak Harkaitz Peñak emon deuskuz, Txiapasegaz Alkartasuna Plataformatik. Marcos komandanteordea izan da luzaro altxamendu honen aurpegia, baina azken urteetan agerpen publikorik egin barik egon da, pertsonalizazinotik ihes egiteko. Hogeigarren uteurrenaren harira adierazpena kaleratu dau, urteotan indigenen eskubideen alde burruka egindakoak gogoratuz. Hamarkada biotan egondako gobernuburuak kritikau ditu: Vicente Fox, Felipe Calderón, eta gaur egungoa, Enrique Peña. Matxinadeari hasierea emon eutsien ideiak gaur egun be indarrean dagozala aldarrikatzen dabe zapatistek: lana, lurra, etxebizitzea, elikadurea, oasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea. Harkaitz Peñak azaldu deuskuz izatez egoerea hobea dala gaur egun.
 

Harkaitz Peña

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia