Zalla , 2012-04-01
Turistentzat Zalla ez da leku ezaguna baina bertako alkateak, Javier Portillok azaldu deuskunez, hori abantailea be izan daiteke gauza askoz be gehiago erakutsi ahal dabezalako.
Aste Santura begira Zallako Udalak bizikletaz egiteko ibilaldiak edo oinezkoak bultzatuko dauz, besteak beste. Turismo aktiboaren alde egingo dabe.
Bisitarientzako eskuorri eta mapak be prestau dabez Zallan. Turismo bulegoaren faltan gazte zentroan makina batek banatuko dauz mapa eta eskuorriak. Mugikorrearako aplikazinoa be eratu dabe.
Aste Santuan edo opor ostean zinera joan gura dauanak be aukera berezia dauka Zallan. ‘Emon bostekoa’ izeneko ekimena ipini dabe martxan. Bost bider zinera joan eta seigarren sarrera doan eskuratzeko txartelak salduko dabez. Txartel honeek ez dira zertan pertsona bakarrarentzat izan behar, familia zein lagunekaz alkarbanatu daiteke.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa