Bizkaia, 2022-05-27
Eguazten arratsaldean 17 urteko neska gazte bat hil zan Zallan, trenak harrapauta. Herriko arazo nagusietako bat trenaren pasabideak dira, 34 daukez. Holakoak gertatzen diranean, orduan proiektuak mahai gainean jartzen dirala esan deusku Bea Ilardia EH Bilduko Bizkaiko batzarkideak.
Enkarterriko hamaika herrietan azpiegitura egokirik ez dagoala-eta, Eusko Alderdi Jeltzaleak behin baino gehiagotan egindako eskaerak gogoratu deuskuz Jesus Lekerikabeaskoa batzarkide jeltzaleak. Eskuduntzen kontuetan ezin dala galdu esan deusku Elkarrekin Bizkaia-tik Hector Fernandezek.
Soziolingustika Klusterrak asteon kaleratutako euskeraren erabilereari buruzko zifrak be aztertu doguz Ilardia, Lekerikabeaskoa eta Fernandezegaz.,
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa