Euskal Herria, 2012-06-28
Euskal antzerkigintza bultzatzeko eta konpainien eta programatzaileen arteko zubi lana egiteko asmoz sortu barri dabe ZUbi egitasmoa, Euskal Antzerkiaren Sorkuntza Barriari Laguntzen lelopean. Hego eta Ipar Euskal Herriko zazpi eragilek bultzatu dabe. Egitasmoa bultzatu daben eragileak dira, besteak beste, Luhusoko Harri Xuri Karrikako arteen fabrika (Lapurdi), Donazaharreko Herri Antzokia (Nafarroa Beherea), Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia), Leioako Kultur Leioa (Bizkaia), Zornotzako Ametx Zornotza Aretoa (Bizkaia), Elorrioko Arriola Aretoa (Bizkaia) eta Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia (Bizkaia). Esan dogunez, Artedramak be hartu dau honetan parte eta Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan Ander Lipusegaz aztertu dogu gaia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa