Lesbos (Grezia), 2019-02-15
Greziako Lesbos uhartean ZAPOREAK gobernuz kanpoko erakundeak asteon errefuxiaduei jaten emoteko jantoki barria zabaldu dau. Jantokia Moria izeneko errefuxiaduen kanpalekuaren ondoan dago. Kanpaleku horrek 3 mila lagunentzako lekua dauka baina gaur egun 10 mila pertsonak beteten dabe. ZAPOREAK alkartekoek lehen egunean 1.300 otordu emon ebezan. Euskal alkarte solidario honek prestautako menua, honakoa: barazki menestrea, oilaskoa saltsagaz eta frutea. Oraitz Garciak boluntarioen lanaren garrantziaz eta proiektuaz berba egin deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa