Lezama, 2022-01-27
Yuri Berchichek ezin izan eban amaitu aurreko denboraldia pubisean arazoak ebazalako. Tratamendu konserbadorea egin eutsoen baina lesinoak ez eban hobera egin. Azkenean, ebakuntza gelatik igaro behar izan eban. Hortxe ez zan amaitu zarauztarraren gurutz-bidea. Izan be, mina agertu jakon eskuin hankako orpoan eta beste hiru hilabete behar izan ditu guztiz errekuperatzeko. Yuri Berchichek esan deusku une txarrak bizi izan dituela baina ez dauela atzerantz begiratu gura. Fisikoki oso ondo dagoala dino eta gogotsu taldeari laguntzeko denboraldiaren bigarren erdian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa