Bizkaia, 2020-06-15
EHU-ko ikasle batzuk taberna, jatetxe zein kultur eta kirol instalazinoetako edukiera ezagutzeko app bat sortu dabe. Osasun krisiak ezarritako segurtasun neurriak betetzea erraztea da aplikazinoaren helburua. Mario Badas-ek azaldu deuskunez, YetPlan aplikazinoak (yetplan.com) aukerea emoten dau taberna baten okupazino mailea ezagutu eta terrazan mahai bat erreserbatzeko. Era berean, espazioa kudeatzeko tresna izan daiteke negozioaren kudeatzailearentzat.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa