Donostia, 2021-06-16
Oinetako azala osasuntsu mantentzeko hidratazinoa beharrezkoa da. Uda sasoian oinak agirian eroaten doguz. Txankletak asko erabilten dira urtaro honetan, baina oinak helduta joan behar dauela gogoratu deusku Donostian podologia zentroa daukan Xabier Benegas podologoak.
Oinak egunero garbitu behar dira, eta ondo lehortu; eta ziketu eta gero krema bat emotea ezinbestekoa izango litzateke, oina hidratatzeko. Eta hori egiteko momenturik egokiena ohera joateko momentua izango litzateke Benegasen esanetan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa