Euskadi, 2021-04-13
Osasun arloan, Lehen Arretarako estadu mailako eguna izan zan atzo. Lehen Arretea ikututa dagoala esan deusku Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeko Xabier Agirrek. Pandemia hasi aurretik Lehen Arretaren egoerea ez zan ona, eta osasun krisi honegaz arazoak areagotu egin dira. Munduko Medikuak alkarteak Lehen Arretea lehen lerrora ekarteko kanpaina bat ipini dau martxan. Osasun arloko gastua handitu beharra dagoala uste dau Xabier Agirrek. Pertsonako gastua gaur egun Euskadin 1.900 eurokoa da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa