Bilbo, 2021-12-17
2019 urte amaieran Baionako taldeak `Zugzwang´ diskoa kaleratu eben. Euskal Herrian kontzertu bi emon eta Japonian, Australian eta Tahitin jo ostean, 2020ko udabarrian pandemiak gelditzera behartu ebazan. Atsedenaldian Willis Drummond-ek formatua aldatu dau eta Vincent Bestaven batu jake. `Garai bereziendako kontzertu berezia´ izeneko zuzenekoa kaleratu barri dabe, taldearen abestiak beste ikuspuntu batetik landuta, modu akustikoan. Bihar Bilboko Kafe Antzokian eskainiko daben emonaldia, baina, modu elektrikoan eskainiko dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa