Bilbo , 2013-10-12
Gaisotasun neurodegeneratiboak ikertzearen alde lan egiten dau WOP alkarteak. Urtean zehar hainbat ekimen prestetan dabez ikerketarako dirua batzeko eta jentea sentsibilizatzeko asmoz. Oraingo honetan estropatada bat antolatu dabe. Izen hori emon deutsie gomazko ahatetxoen lasterketeari. Bihar egingo da Bilbon.
Orain dala hilabete batzuk ipini ebezan salgai ahatetxoak bost euroren truke. Danak saldu dabez, 30.000. Ahatetxo bakoitzak ganera txip antzeko bat eroango dau bakoitzak bere panpintxoa zelan doan jakin ahal izateko. Lasterketea www.wopato.com web orrialdean jarraitu ahal izango da. Mugikorrerako aplikazinoa be eratu dabe.
Estropatadeaz gain egitarau zabala eratu dabe Walk on Project alkartekoek. Lasterketea edo estropatadea bera arratsaldeko 16etan hasiko da orduan dago eta marearik egokiena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa