Leioa, 2021-10-27
Leioako Vicrila enpresak salmenta gehienak, Euskal Herritik kanpo egiten dauz. Esportazinoak dagoeneko salmenten %40 suposatzen dabe Vicrilaren kasuan. Asteon Milanen izan dira Vicrila enpresakoak, ostalaritzagaz lotuta Europan egiten dan azokarik garrantzitsuenean.
Vicrila edalontziak ekoizten dauezan enpresea da, Espainar estaduan bakarra Naiara Ochoak azaldu deuskunez.
Produktu barriak aurkeztu dabez Milango azokan. Urtarrilean katalogoa plazaratu eben arren, urtean zehar artikulu barriak ataraten dabez. Sektore honetan be modak dagoz eta orain modan dagozan edalontziak zeintzuk diran esan deusku Vicrilan Europako merkadurako ardurduna danak Naiara Ochoak. Leioan Lamiako auzoan dauke lantegia. Leioatik mundura zabaltzen dabez euren produktuak, batez be Europara.
Frantzia, Italia eta Alemaniara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa