Euskal Herria, 2018-12-21
Mondragon Unibertsidadea bere hezkuntza-barrikuntzako esperientzia eta estrategia ezagutarazoteko gonbidatu dabe Monterreyko Kongresura. Joan dan astean bestalde Vicente Atxa aukeratu eben barriro errektore kargurako. Aho batez, beste lau urte egingo dauz karguan Atxak. Datozen lau urteetarako erronken ganean hauxe esan deusku asteon Bizkaia Irratian Atxak. Mondragon Unibertsidadearen berezitasunetaz be egin deusku berba. Unibertsidade praktikoa dala eta harreman estua daukala enpresakaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa