Bizkaia, 2018-11-02
Bizkaiko Foru Aldundiak kaltetutako pinuen fumigazinoa babestu eta gero, gaur Urtzi Goiti biologoaren eretxia ezagutu dogu. EHU-an biologia gaietako irakaslea da Goiti eta "Kolore Guztietako Basoak" plataformako kidea. Pinuak aire bidez fumigatzea urtenbide larritzat jo dau Goitik. Europan mota honetako fumigazinoak galazota dagozala be esan deusku, baina estadu kide bakotxak bere legeria daukala, eta zirrikitu batetaz baliatuko dirala. Kalteak ingurumenean izango ei dira, baita basoetan be. Aditu honen esanetan ingurumean eragin zuzena izango dau aire bidezko fumigazinoak, eta pertsonei be kalte egin leikioe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa