Euskal Herria, 2021-06-14
Foro Sozialeko koordinatzialea Agus Hernan eduki dogu gaur "Goizeko Izarretan". Espainiar espetxe politikea nabarmen aldatu da azken hilabeteetan eta euskal presoak pozik dagoz aldaketeagaz. Orain dala egun batzuk EPPK-ko ordezkariakaz izandako bileraz galdetu deutsagu.
Andaluziako espetxetan 6-7 preso baino ez dira geratzen eta horreek laster gerturatuko dabezala uste da. Gerturatzearen faseak nabarmen aurrera egin dauenean orain presoak bigarren gradutik hirugarren gradura igaroteko bidea topau behar dala esan dau Agus Hernanek. Administrazino batzutan horretarako borondatea dagoala esan deusku. Hurrengo urratsari buruz itaunduta, hil honen 29an ekitaldia izango dabela aurreratu duesku Foro Sozialeko burua dan Hernanek. Hiru puntu azpimarratuko dabez ekitaldi horretan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa