Gernika , 2013-11-22
Urriko azken asteleheneko gaztai irabazleagaz lortutako dirua domekan emongo deutsie Gernikako Kaltzada egoitzeari.
Urtero egiten dau jaia Kaltzada egoitzeak eta, aurtengo hitzordua, domeka honetan izango da. Gernikako urriko azken asteleheneko azoka, gaztaiaren enkantean lortutako 7.400 euroak egun horretan emongo jakoz kaltzada egoitzeari, bere gizarte lanagaz jarraitu daian. Lehenengo sariaren gaztaia, Murueta jatetxeak erosi eban, 6.700 euroan. Bigarren saria Xaiborrek erosi eban, 700 euroan. Guztira, beraz, 7.400 euro. Domekan, ganera, txistulariak, mezea, dantzaldia eta kantuak izango dira Kaltzada egoitzearen jaian, goizeko hamar eta erdietan hasita.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa