Zeanuri, 2015-09-01
1915ean egin eban bere lehenengo bidaia eta ordutik egunero dabil Artxandako maldetan gora eta behera bidaiari eta bisitariei bidea errezten. Mendeurrena dala eta irailean, gaur hasita, bisita gidatuak antolatu dauz Bilboko Udalak. 100 urte gora eta behera parau barik. Funikularra martxan ipinteko proeiktua zelan sortu zan orain dala 100 urte esan deusku Nagore Zuazo udaleko programatzaileak.
Bitxikeria bat baino gehiago dagoz funikularraren inguruan baina aipatzekoak dira zazpi urtez geldi egon zala, 1976an izan zan istripu baten ondorioz eta baita 1983rarte gorria barik urdiña zala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa