Ondarroa, 2012-09-20
Ondarroan urriaren 11tik 14ra Aitzol Aramaio zinemagile omentzeko eta gogoratzeko “Marabilli” sormen jaialdi potoloa egingo dabe. Musikea, literaturea, margoa, antzerkia eta zinema dana buztartu eta lau eguneko egitarau ezinhobea sortu dabe. Bilboko Kafe Antzokian egin dabe jaialdiaren aurkezpena. Aitzol Aramaioren lagunek eta ezagunek sortu dabe dana. Egitarau itzela, urriaren 11an eguenean Kofradia Zaharrean “Sormena 10 minututan” Maialen Lujanbio bertsolariaren, Alex Angulo aktorearen edota Mikel Urmeneta diseinatzailearen eskutik. Ostean Marlango musika taldearen kontzertua. Barikuan Asier Altuna zuzendariagaz zine tailerra eta ostean “Tribute to Aitzol” ikuskizuna Gorka Urbizu, Mikel Urdangarin, Piztiak edota Bingen Mendizabalen eskutik. Zapatuz Ondarroa historian lehengoz agertu zaneko pelikulea proiektauko dabe 1932garren urtekoa hain zuzen be. Ostean Toti Martinez de Lezearen “Euskal Kostaldeko Emakumeak” izeneko berbaldia. Jarraian Xabi Aburruzagagaz triki poteoa. Arratsaldez Zine galea Bide Onera zineman Roberto Mosso, Patxo Telleria eta Aitor Mazo akotreei esker. Egunari amaierea emoteko Ruper Ordorika eta Markos Untzetaren kontzertua. Domekan euskal kulturgintzeak komunikabideetan daukan ikusgarritasunari buruzko mahainguruan Hasier Etxebarriak, Ane Zabalak eta Alberto Barandiaranek hartuko dabe parte. Informazino gehiagorako www.marabilli.re
“Marabilli” festibalerako egin dabezan kamisetak be oso erakargarriak dira. Jaialdiari kolore politiko desbardineko erakundeek babesa emon deutse, horren lekuko, aurkezpenean egondako BFAko Josune Ariztondo, EJko Mikel Toral eta Ondarroako alkatea Argia Ituarte egon dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa