Bilbo, 2012-06-05
Bilboko liburu azokeak Mendebalde Kultura Alkarteari emon deutso Urrezko Lumea.
Laster 20 urte beteko ditu alkarteak. Pozik agertu da Kasildo Alkorta zuzendaria, baita Juan Luis Goikoetxea be, sortzaileetarikoa eta gaur egun idazkaria.
Mendebalde Kultura Alkartea euskal kulturaz, tradizinozko euskal hizkuntzaz eta gaur egungo berbeta biziaz egin daitekezan era guztietako lanei begira sortu zan. Taldearen helburuak bitarikoak dira; alde batetik, Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa