Abadiño, 2019-02-07
Erakundeek Urkiolako Parke Naturala babesteko plan barria aurten onartu gura dabe, izan leiteke udea heldu orduko onartzea. Babes-eremua handituko ei da, plan honen barruan guztira 7.022 hektarea sartuko dira, aurrekoan baino mila hektarea gehiago. Berbarako, Anbotoko eta Baltzola inguruko kobazuloak babestu gura dabez, batez be koba honeetan bizi diran saguzaharren populazinoa zaintzeko. Mendizaleek, koba honeetara sartzeko, BFAn baimen bat eskatu beharko dabe. Eskalada eremua be mugatuko da. EJko aldaketa klimatikorako eta ondare naturaleko zuzendaria dan Aitor Zuluetak azalpen guztiak emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa