Gorliz, 2015-07-08
Uribe Kostan egoitza daukan TROKA abentura enpresak amildegietatik ibilteko Coastering izeneko ekintza barria aurkeztu dau. Eskaintza barriak Gorlizeko amildegietan zehar ibilaldiak egiteko aukerea emoten dau eta 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Coastering-aren bitartez amildegietako flora eta faunea hurragotik ezagutzen dira eta ekintza barri honetan parte hartzeko ezinbestekoak dira kaskoa, neoprenoa, txalekoa eta arnesa. Javier Fuerte TROKAko gerentea da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa